Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo udalek eratzen dute Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Hain zuzen, 17 zinegotziren batzar baten bidez daude ordezkatuta udal horiek, eta Batzorde Iraunkorra, Lehendakaritza eta Lehendakariordetza ditu.
Udalerri horietako guztietako oinarrizko gizarte-zerbitzuak kudeatzen ditugu, eta, horrenbestez, 29.000 biztanletik gora hartzen ditugu.
Arreta emateko bi egoitza ditugu. Lehena Berriozarren dago, eta Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo herritarrei ematen die arreta; bigarrena Antsoainen dago, eta udalerri horretako herritarrak hartzen ditu.
Bi egoitzetan herritarrei arreta emateko ordutegia hau da:
astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara
ostiraletan, 09:00etatik 12:00etara