Zailtasun pertsonalak edo familiarrak badituzu eta haien berri eman behar baduzu, ez izan zalantzarik eta deitu hitzordua egiteko. Etortzen zaren lehen aldia bada, administrariek elkarrizketa hitzartuko dizute entzungo dizun eta zure egoerari arreta emango dion profesional batekin. Hark egokiak diren esku-hartzea eta babesa bideratuko ditu, dela zerbitzuan bertan, dela beste erakunde batzuetan.
Harrera eta orientazio soziala
- Gizarte-babeseko beste zerbitzu eta erakunde batzuei buruzko informazioa: Nafarroako Enplegu Zerbitzua, osasuna, hezkuntza, prestakuntza, etxebizitza
- Errenta bermatua
- Kotizazio gabeko pentsioak
- Aparteko laguntzak edo larrialdikoak
- Udal-laguntzak: jantokirako bekak, igerilekuetarakoak, kirol-jardueratarakoak
- Etxeko Laguntza Zerbitzua
- Elikagaien Bankuari buruzko informazioa
- Familia berrelkartzea
- Genero-indarkeria
- Desgaitasuna eta mendekotasuna baloratzea
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea eta zaintzea
- Orientazioa migratzaileei
- Adikzioei aurrea hartzea, substantziarekin edo gabe
Haurrak eta familiak
- Zailtasunak familia-dinamiketan eta -harremanetan
- Familia berrelkartzea
- Haurrentzako baliabideak
- Adikzioei aurrea hartzea, substantziarekin edo gabe
- Udal-laguntzei buruzko informazioa: jantokirako bekak, igerilekuetarakoak, kirol-jardueratarakoak
Adinekoak, mendekotasuna eta desgaitasuna
- Autonomia pertsonala sustatzea
- Kotizazio gabeko pentsioak
- Desgaitasuna eta mendekotasuna baloratzea
Etxeko Laguntza Zerbitzua - Bainuetxeen programei eta adinekoentzako oporrei buruzko informazioa
Gizartera eta lanera bideratzea
- Laguntza laneratzeko eta prestakuntza hartzeko prozesuetan
- Gizarteratzeko prozesuak
- Enplegu Sozial Babestua
Familia berrelkartzea - Orientazioa migratzaileei
- Adikzioei aurrea hartzea, substantziarekin edo gabe
Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo udalek eratzen dute Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Hain zuzen, 17 zinegotziren batzar baten bidez daude ordezkatuta udal horiek, eta Batzorde Iraunkorra, Lehendakaritza eta Lehendakariordetza ditu.
Udalerri horietako guztietako oinarrizko gizarte-zerbitzuak kudeatzen ditugu, eta, horrenbestez, 29.000 biztanletik gora hartzen ditugu.
Arreta emateko bi egoitza ditugu. Lehena Berriozarren dago, eta Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo herritarrei ematen die arreta; bigarrena Antsoainen dago, eta udalerri horretako herritarrak hartzen ditu.
Bi egoitzetan herritarrei arreta emateko ordutegia hau da:
astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara
ostiraletan, 09:00etatik 12:00etara
AURRETIAZKO HITZORDUA eskatu behar da, telefono hauetako batera deituta:
- 948 30 00 07, Berriozarren, Berriobeitin, Itzan edo Txulapainen bizi bazara.
- 948 13 22 07, Antsoainen bizi bazara.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eratzen duten bost udaletako batean erroldatuta dagoen edonork du bertan arreta jasotzeko eskubidea.
Iradokizunak egiteko edo kexak adierazteko ere jo dezakezu guregana: